MECHANICAL DESIGN MANUFACTURING

 

Abian da Mechanical Design Manufacturing proiektua

Fabrikazio mekanikoaren arloko berrikuntza proiektua, “MECHANICAL DESIGN MANUFACTURING” izenekoa, abian jarri da. Horretan, Fabrikazio Mekanikoko Programazioa goi mailako prestakuntza zikloko ikasleak izango dira protagonista. Guztira 11 ikastetxek parte hartuko dute proiektuan. Horietatik 9 HETELeko kide dira (Jesús Obrero, La Salle Berrozpe, Oteiza Lizeo Politeknikoa, Zulaibar, Irungo La Salle, Salesianos Deusto, Centro Formación Somorrostro, Diocesanas eta Urola Garaiko LE) eta gainerako biak Bergarako Miguel Altuna ikastetxe publikoa eta Puerto de Santa Maríako (Cadiz) Safa San Luis ikastetxea (Jesuitak) dira. Horrez gain, industria sektoreko Etxetar enpresak eta HETEL Euskadiko Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxeen elkarteak ere parte hartuko dute.

Proiektuaren helburua da prototipo mekaniko bat ikertu, planifikatu eta fabrikatzea, PBL – ABP eta antzeko berrikuntza pedagogikoko tresnak erabiliz. Lana aurrera ateratzeko hainbat ikastetxetako taldeak eratu dira. Horiek IKT tresnak erabiliko dituzte elkarren artean komunikatu eta informazioa trukatzeko, hala nola bideokonferentzia, Google Docs, Moodle eta gizarte sareak, garrantzitsuenak aipatzearren.

Azpimarratzekoa da ekimen horretan 11 ikastetxe eta 120 ikasle direla partaide. Hortaz, espero dugu emaitza oparoak izatea.